XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakume prentsak bere burua egokitu du merkatu ekonomiara eta egokitu egin da konpetentzia sisteman lan egitera.

1.2.4. Ume prentsa

Zelan prentsa jeneralistan, hala orain arte ikusitako prentsa bereizituan, umeentzako prentsan ere aldaketa nabarmenak gertatu dira azken urteetan, Perestroikaren ondorengo urteotan hain zuzen ere.

Ume aldizkari zahar batzuk desagertu egin dira, beste batzuek izena aldatu dute, eta banaka batzuk jaio egin dira beste barik.

Jaio direnen artean, aipagarriak dira euren orijinaltasunagatik, besteak beste, Umeentzako negozio aldizkaria 1992an argia ikusi duena, Poztasuna 1993koa, edo Mozaikoa 1993koa.

Bataz beste ehunen bat titulu saltzen da gaur egun Errusia osoan.

Ume prentsa zerbait garrantzitsua da prentsaren mundu osoan eta horren lekuko dira, besteak beste, bertan diharduten kazetari eta profesionalen izen handia.

Tirajeak ere ematen digu garrantziaren nondik norakoa: ume aldizkari handiek hogei eta hogeita hamar bat mila ale kaleratzen dituzte; txiki batzuek, ostera, mila edo bi mila;

kolektiboki hartuta, ume prentsak ehunen bat mila ale publikatzen ditu.

Zeintzuk dira gaur egungo ume prentsaren bereizitasunak?

Ondoko bost ideia hauek argitu diezagukete ume prentsaren nondik eta norakoa.

Ume prentsaren atal garrantzitsu bat oso dago ideologizatuta, esan gura baita ezen ume prentsaren titulu batzuk oso daudela konprometituta haurtzaroaren eta gaztaroaren heziketa ideologikoaz, batez ere aldaketa politikoek ekarri dituzten beharrizan soziologiko berrietara egokitu gura dituztelarik ume-gazteak.

Umeak eta kultura, giza balioen izpiritua eta erlijioa dira heziketa ideologizatu honetako zutaberik garrantzitsuenak.

Ume prentsaren beste atal garrantzitsu bat informazio jeneralista eskaintzen duten argitalpenena dugu.

Informazio jeneralista honek albisteak hurbildu gura ditu ume-gazteen mundura.

Argitalpen jeneralistok arreta berezia jarri ohi dute, bestalde, umeen eskubideez informatzerakoan, etorkizuneko karreren berri ematerakoan eta bizitza sozialaz berba egiterakoan.

Gainerako prentsa mota guztietan modazkoa den gai bat ez du tintontzian gorde ume prentsa honek eta publikazio bereizituok negozioen mundua dei genezakeenari buruzko informazioak eskaintzen dituzte guri harrigarri gerta dakigukeen sarritasunez.

Banka, burtsa, akzio eta salerosketei buruzko informazioguneak sarrit
n aurki daitezke (...)